XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jesukristo da gure itxaropena (1 Tm 1`1).

Beronengan entzun ohi dugu fededunok Jainkoaren agintzaria: Bada itxaropen zure etorkizunerako (Jr 31, 17).

Itxaropen honetan bizitzea, gure ustetan, errealismorik ez edukitzea izan beharrean, hori da modurik jatorrena eta sustraizkoena gizon-emakumeen historia zinetan hartzeko eta horrela aurkitu eta garatzeko giza bizitzan ezkutatzen diren betearen beteko ahalmen guztiak.

Ez da gure asmoa gauzen gaurko egoera itxuraldatzea.

Oraindik iritsi ez den zerbait dugu espero gizonarentzat, baina Jainkoaren etorkizunean egiaz izan daitekeen zerbait.

Horregatik, gure itxaropena ez datza gaurko egoeratik irten eta pozez beteriko etorkizun baterantz ihes egitean, baizik eta bizitza honi askotan hain gogorra eta arazotsua den bizitza honi aurpegi ematean, Kristo biztuagan dugun fedearen argira bizitza hori argituz, kritikatuz eta indartuz.

Horregatik, gure itxaropena gurutziltzatutako itxaropena da, gaizkiaren erdian eta gaizkiaren aurka, hain zuzen ere, garbitasunera eta haundi egitera deitua, itxaropen guztien kontra sinetsiz (Erm 4, 18).

Itxaropen honek susperturik bizi dena ez daiteke bat etorri oraingo egoerarekin.